Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 37:23-40 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Jaunak segurtatzen ditu gizakiaren pausoaketa atsegin duen bidetik eramaten.

24. Estropezu egiten badu ere, ez da erortzen,eskutik heltzen baitio Jaunak.

25. Gazte izan nintzen, orain zaharturik nago:ez dut sekula ikusi zintzoa bertan behera utzia,ezta haren ondorengorik ere ogi eskean.

26. Zintzoa beti da errukitsu eta eskuzabal,bedeinkatuak dira haren seme-alabak.

27. Alde gaitzetik, egin on dena,eta beti izango duzu non bizi,

28. zuzenbidea maite baitu Jaunaketa ez ditu bere fededunak bertan behera uzten.Beti izango dute babesa;gaiztoaren ondorengotza, berriz, suntsitua izango da.

29. Herrialdearen jabe izango dira zintzoak,eta beti bertan biziko.

30. Zuzenak jakinduriaz hitz egiten du,bidezko dena esaten.

31. Bere Jainkoaren hitza du bihotzean,haren oinek ez dute huts egingo.

32. Gaiztoak zelatan egoten zaizkio zintzoari,nola hilko asmatzen.

33. Baina Jaunak ez du haien eskuetan lagako,epaitzen badute ere, ez du kondenatzen utziko.

34. Itxaron Jaunarengan eta jarrai haren bideari;berak altxatuko zaitu herrialdearen jabe izaterainoeta zeuk ikusiko duzu gaiztoaren suntsipena.

35. Ikusi dut gaiztoa bere indarraz harropuztua,zuhaitz mardula bezala zabaldua.

36. Baina desagertu da, ez da jadanik,bila ibili eta ezin izan dut aurkitu.

37. Begira gizaki prestuari, so egin zuzenari:badu etorkizunik bakezaleak.

38. Errebeldeak denak batera suntsituko dituzte,gaiztoen geroa hondatua dago.

39. Zintzoen salbamena Jaunarengandik dator:hura dute gotorleku arrisku-garaian.

40. Jaunak laguntzen die eta onik ateratzen,onik ateratzen gaiztoengandik eta salbatzen,berarengan baitira babestu.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 37