Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 36:3-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Hain baitu leun hartzen bere burua,ez da gauza errua ikusteko, ez gorrotatzeko.

4. Okerra eta engainua besterik ez du ahoan,galdua du onerako sena.

5. Ohean ere, okerra darabil gogoan;bide txarrean setati, ez du gaizkia utzi nahi.

6. Jauna, zure maitasuna zeru zabala adinakoa,zure leialtasuna hodeietarainokoa.

7. Zure justizia mendirik handienak bezalakoa,zure probidentzia ozeano mugagabea adinakoa:gizaki eta abereak zuk biziarazten dituzu, Jauna.

8. Bai zoragarria zure maitasuna, oi Jainko!Zure hegalpera biltzen dira gizakiak.

9. Zeure etxeko janari guriz asetzen dituzu,zeure atseginen ibaian edanarazten.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 36