Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 35:17-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Jauna, noiz arte egon behar duzu begira?Askatu nire bizia haien tranpetatik!Libra nazazu lehoi horiengandik!

18. Eskerrak emango dizkizut batzar nagusian,jendetzaren aurrean zaitut goretsiko.

19. Ez dezatela nire lepotik barre eginnire etsai maltzurrek!Ez dezatela begi-keinuka jardunarrazoirik gabe gorroto didatenek!

20. Ez dute inoiz bakezko hitzik;lurraldeko jende baketsuaren aurkamakurkeriak asmatzen dituzte.

21. Nire aurka ahozabal, honela diote:«Hara, guk geuk ikusi dugu!»

22. Ikusi duzu, Jauna! Ez isildu!Jauna, ez egon niregandik urrun!

23. Esnatu eta zatoz nire eskubidearen alde,jokatu auzian nire alde, ene Jaun eta Jainko!

24. Egidazu justizia zeure justiziari dagokionez,ene Jainko Jauna!Ez dezatela nire lepotik barre egin!

25. Ez dezatela pentsa: «A zer gozamena!»Ez dezatela esan: «Horrenak egin ditugu!»

26. Lotsa gorritan geldi bitez, denak batera,nire zoritxarraz pozten direnak!Lotsaz eta laidoz estali biteznire aurka harro dabiltzanak!

27. Alai bitez eta poz-oihuka ekinnire eskubideen alde daudenek!Behin eta berriz esan bezate: «Handia da Jauna!Bere morroiari zoriona opa izan dio».

28. Eta nire mihiak zure justizia iragarriko du,egunero zu goratuko!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 35