Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 33:3-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. kanta hari kantu berria, jo trebeki eta egin irrintzi.

4. Jaunaren hitza zuzen-zuzena baita,haren egintza guztiak fidagarriak.

5. Justizia eta zuzenbidea maite ditu;Jaunaren maitasunaz betea da lurra.

6. Jaunak bere hitzaz egin du ortzia,bere aho-arnasaz astro guztiak.

7. Itsas urak pilatzen ditu eta hesi barruan biltzen,ozeanoak multzotan batzen.

8. Errespeta beza Jauna lur osoak,ikara bitez haren aurrean munduko biztanle guztiak.

9. Berak esan, eta dena egin zen;berak agindu, eta dena izaten hasi.

10. Nazioen egitasmoak Jaunak ditu desegiten,herrien asmoak hutsean galtzen.

11. Jaunaren egitasmoak, berriz, betiko dirau,haren barne-asmoak menderen mende.

12. Zorionekoa Jauna Jainko duen nazioa!Zorionekoa hark beretzat aukeratu duen herria!

13. Jaunak, zerutik begira, gizaki guztiak ikusten ditu;

14. bere bizilekutik jarriak ditu begiakmunduko biztanle guztiengan;

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 33