Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 33:13-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Jaunak, zerutik begira, gizaki guztiak ikusten ditu;

14. bere bizilekutik jarriak ditu begiakmunduko biztanle guztiengan;

15. berak egin zituen haien bihotzak,eta adi dago haien egintza guztiei.

16. Erregea ez du gudaroste handiak salbatzen,ezta gudaria ere indar handiak libratzen.

17. Alferrik dira zaldiak garaipena lortzeko,gudaroste handia aski ez, onik ateratzeko.

18. Jaunak ditu zaintzen begirune diotenak,haren maitasunean itxaropen dutenak,

19. heriotzatik libratu eta gosetean bizirik gordetzeko.

20. Guk Jaunarengan dugu itxaropena:bera dugu laguntzaile eta babesle!

21. Harengandik datorkigu bihotzeko poza,santua den harengan gure konfiantza.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 33