Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 32:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Gau eta egun gainean nuen zure esku gogorra,indarrak makaltzen ari zitzaizkidan, udako sargoritan bezala.

5. Orduan, aitortu nizun bekatua, ez nizun gorde errua.Hobenak zuri aitortzea erabaki nuen, Jauna,eta barkatu zenizkidan erru eta bekatuak.

6. Otoitz egin biezazu, beraz, fededunak, larri denean:uholde handia izanik ere, ez du harrapatuko.

7. Zu niretzat babesleku: arriskutik gordetzen nauzu,askapen-kantaz inguratzen.

8. «Irakatsi egingo dizut eta jarraibidea erakutsiko;aholku emango dizut eta zure ardura izango.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 32