Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 32:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Daviden poema.Zoriontsua Jainkoak hobena kendu eta bekatua barkatu diona!

2. Zoriontsua Jaunak errurik egozten ez dionaeta bere barruan makurkeriarik ez duena!

3. Isilik egon nintzen bitartean,jota nuen gorputza, egun osoan aieneka.

4. Gau eta egun gainean nuen zure esku gogorra,indarrak makaltzen ari zitzaizkidan, udako sargoritan bezala.

5. Orduan, aitortu nizun bekatua, ez nizun gorde errua.Hobenak zuri aitortzea erabaki nuen, Jauna,eta barkatu zenizkidan erru eta bekatuak.

6. Otoitz egin biezazu, beraz, fededunak, larri denean:uholde handia izanik ere, ez du harrapatuko.

7. Zu niretzat babesleku: arriskutik gordetzen nauzu,askapen-kantaz inguratzen.

8. «Irakatsi egingo dizut eta jarraibidea erakutsiko;aholku emango dizut eta zure ardura izango.

9. Ez izan zaldi eta mando adimengabeen antzeko:galgaz eta ahokoz eutsi behar zaio haien indarrari;bestela, ezin zara hurbildu».

10. Gaiztoentzat oinaze ugari;Jaunarengan konfiantza duena, berriz,haren maitasunak inguratzen.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 32