Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 31:4-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Zu zara, izan ere, nire haitz eta gotorleku.Eraman nazazu eta gidatu, zarena zarelako.

5. Atera nazazu jarri didaten tranpatik,zu baitzaitut gotorleku.

6. Zure eskuetan jartzen dut bizia:aska nazazu, Jauna, Jainko leiala!

7. Gorroto ditut sasijainkozaleak;nik Jaunarengan konfiantza.

8. Pozaren pozez jauzi egingo dut zure maitasunagatik,ikusi baituzu nire atsekabea, arduratu baitzara nire larrialdiaz,

9. ez nauzu utzi etsaiaren eskuetan, lasaialdia eman didazu.

10. Erruki, Jauna, larri naiz eta:saminaren saminez erretzen dauzkatbegiak, eztarria, gorputz osoa.

11. Bizitza tristuraz akitzen ari zait, urteak negarrez doazkit.Minaren minez, indarrak galtzen ari zaizkit, hezurrak hausten.

12. Iseka egiten didate etsaiek; areago, neure auzokoek.Beldurra ematen diet adiskideei: ni kalean ikustean, ihesi doaz.

13. Ahaztua naute erabat, hildakoa bezala,alferreko tresna bainintzan.

14. Jendearen marmarra entzuten dut, izu-ikara edonondik.Denek nire aurka elkar hartu dute, niri bizia nola kenduko.

15. Baina nik, Jauna, zuregan dut konfiantzaeta etengabe diotsut: «Zu nire Jainko».

16. Zure eskuetan nire zoria:libra nazazu pertsegitzen nauten etsaiongandik!

17. Erakutsi aurpegi argia zerbitzari honi,salba nazazu zeure maitasunaz.

18. Jauna, zuri dei egitean, ez dakidala neure ustea huts gerta!Huts egin biezaie, ordea, beren usteak gaiztoei,gal bitez Herio Leizeko isilpean!

19. Geldi bitez mutu ezpain gezurtiak,zintzoaren aurka ari baitira jarduneanlotsagabe, harrokeriaz eta mespretxuz.

20. Bai handiak, Jauna, begirune dizutenentzatgordeak dituzun ondasunak!Denen bistan ematen dizkiezu zuregan babesa dutenei.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 31