Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 31:1-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

2. Jauna, zuregan dut babesa:ez dakidala inoiz neure ustea huts gerta!Zuzena baitzara, atera nazazu onik.

3. Entzun, arren, niri! Libra nazazu, ez luza!Izan zakizkit harkaitz babesle, gaztelu salbatzaile.

4. Zu zara, izan ere, nire haitz eta gotorleku.Eraman nazazu eta gidatu, zarena zarelako.

5. Atera nazazu jarri didaten tranpatik,zu baitzaitut gotorleku.

6. Zure eskuetan jartzen dut bizia:aska nazazu, Jauna, Jainko leiala!

7. Gorroto ditut sasijainkozaleak;nik Jaunarengan konfiantza.

8. Pozaren pozez jauzi egingo dut zure maitasunagatik,ikusi baituzu nire atsekabea, arduratu baitzara nire larrialdiaz,

9. ez nauzu utzi etsaiaren eskuetan, lasaialdia eman didazu.

10. Erruki, Jauna, larri naiz eta:saminaren saminez erretzen dauzkatbegiak, eztarria, gorputz osoa.

11. Bizitza tristuraz akitzen ari zait, urteak negarrez doazkit.Minaren minez, indarrak galtzen ari zaizkit, hezurrak hausten.

12. Iseka egiten didate etsaiek; areago, neure auzokoek.Beldurra ematen diet adiskideei: ni kalean ikustean, ihesi doaz.

13. Ahaztua naute erabat, hildakoa bezala,alferreko tresna bainintzan.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 31