Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 3:4-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Baina zu zara, Jauna, nire babeski, zu nire ohore.Zuk didazu burua jasotzen.

5. Oihuka egiten diot dei Jaunari,eta erantzuten dit bere mendi santutik.

6. Oheratzen naiz eta lokartzen, eta berriro esnatzen,Jauna baitut euskarri.

7. Milaka etsaik inguratzen banau ere, nik beldurrik ez.

8. Jaiki zaitez, Jauna! Salba nazazu, ene Jainko!Nire etsaiak masailean jotzen dituzu,gaizkileei hortzak hausten dizkiezu.

9. Zuregandik, Jauna, salbamena,zure herriarentzat bedeinkapena.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 3