Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 29:3-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Jaunaren ahotsak ur gainean durunda:Jainko aintzatsuak trumoia jo du.Jauna ur handien gainean garai.

4. Jaunaren ahotsa indartsu,Jaunaren ahotsa arrandiatsu.

5. Jaunaren ahotsak zedroak ditu apurtzen,Jaunak Libanoko zedroak txikitzen.

7. Jaunaren ahotsak ditu tximistez zartatzen.

6. Zekorren antzera salto eragiten die Libanoko mendiei,bufalokumearen antzera Sirion mendiari.

8. Jaunaren ahotsak basamortua du dardararazten,Jaunak Kadex basamortua dardararazten.

9. Jaunaren ahotsak arteak bihurritzen, basoak zuritzen.Haren zeruko tenpluan denek oihu: «Gora!»

10. Jauna eseria dago ur handien gainetik,Jauna tronuan eseria, betiko errege.

11. Jaunak bere herria indar dezala!Jaunak bere herria bakeaz bedeinka dezala!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 29