Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 28:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Davidena.Jauna, zuri degizut dei!Ene harkaitz, ez egin entzungor!Erantzuten ez badidazu,hilobira jaisten direnen antzeko izango naiz.

2. Entzun nire erregu-oihua, laguntza eskatzen dizudanean,eskuok zure santutegirantz luzatzen ditudanean.

3. Ez nazazu eraman gaiztoekin batera,gaizkile horiekin batera:besteren aurrean bakezko hitzak dituzte,baina barruan txarkeria.

4. Emaiezu beren egintzen ordaina, beren gaiztakerien ordaina.Emaiezu egin dutenaren saria, itzuli merezi dutena.

5. Ez diete kontu egin Jaunaren egintzei, hark egindakoei:bota ditzala, beraz, lurrera eta jaso ez sekula!

6. Bedeinkatua Jauna, nire erregu-oihua entzun du eta!

7. Jauna dut indar eta babeski.Berarengan izan dut konfiantza;laguntza jaso dut eta pozarren dut bihotza:eskerrak emango dizkiot kantari.

8. Jauna da bere herriaren indar,berak gantzuturiko erregearen babes eta salbamen.

9. Salba, Jauna, zeure herria, bedeinka zeure ondarea.Izan zaitez haien artzain eta gidari beti.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 28