Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 26:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Davidena.Egidazu justizia, Jauna, nire jokaera prestua baita.Sendo eutsi diot zureganako konfiantzari.

2. Azter nazazu, Jauna, proba nazazu,ikertu nire buru-bihotzak.

3. Begi aurrean dut beti zure maitasunaeta leial jokatu dut zurekiko;

4. ez naiz gezurtien mahaikide izan,ez eta itxuratiekin batera ibili;

5. gorroto dut gaizkileen lagunartea,ez naiz gaiztoen mahaikide izan.

6. Errugabe naizela agertzeko eskuak garbiturik,zure aldarea inguratzen dut, Jauna,

7. zure gorespena ozenki hots eginez,zure egintza miragarriak kontatuz.

8. Maite dut, Jauna, zu bizi zaren tenplua,zure aintzaren egoitza.

9. Ez nazazu egin bekatarien zori bereko,ez nazazu bihur hiltzaileen kideko,

10. eskuak makurkeriaz eta eskupeko diruz beteakdituzten horien kideko.

11. Nire jokabidea, berriz, prestua da:aska nazazu, erruki zakizkit!

12. Tinko ezarriak ditut oinak;Jauna bedeinkatuko dut batzarrean.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 26