Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 25:7-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Ez gogoratu, ordea, Jauna, nire gaztetako bekatuaketa nire errebeldiak.Gogora nazazu zeure maitasunaz, zure ontasunari dagokionez.

8. Ona eta zuzena da Jauna,eta bidea jakinarazten die bekatariei.

9. Apalak zuzenbidetik daramatza,bere bidea erakusten die apalei.

10. Jaunak beti maitasunez eta leialtasunez jokatzen duberaren ituna eta legeak gordetzen dituztenekin.

11. Zarena zarelako, barka nire errua, Jauna,hain handia den arren!

12. Jakinarazten dio Jaunak begirune dionarizein jokabide behar duen hautatu.

13. Zoriontsu biziko daeta haren ondorengoak lurraz jabetuko.

14. Adiskide ditu Jaunak begirune diotenak,ezagutarazten die bere ituna.

15. Jaunarengan ditut beti neure begiak,nire oinak erortzeko arriskutik gordetzen baititu.

16. Itzul niregana eta erruki zakizkit,bakarrik bainago eta dohakabe!

17. Larritasunak hertsia dut bihotza,atera nazazu estuasun hauetatik.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 25