Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 25:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Davidena .Jauna, zuregana jasotzen dut gogoa.

2. Ene Jainko, zuregan dut konfiantza:ez diezadala usteak huts egin!Ez daitezela etsaiak nitaz poztu!

3. Zuregan itxaron dutenei ez die inoiz usteak huts egingo;bai, ordea, arrazoirik gabe baztertzen zaituztenei!

4. Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,erakutsi ni nondik ibiltzea nahi duzun.

5. Zuzen nazazu, zurekiko leial izan nadin, irakats niri,zu baitzara salbatzen nauen Jainkoa;zuregan itxaron dut etengabe.

6. Ekarri gogora, Jauna, zeure errukia eta maitasuna:betidanikoak dituzu.

7. Ez gogoratu, ordea, Jauna, nire gaztetako bekatuaketa nire errebeldiak.Gogora nazazu zeure maitasunaz, zure ontasunari dagokionez.

8. Ona eta zuzena da Jauna,eta bidea jakinarazten die bekatariei.

9. Apalak zuzenbidetik daramatza,bere bidea erakusten die apalei.

10. Jaunak beti maitasunez eta leialtasunez jokatzen duberaren ituna eta legeak gordetzen dituztenekin.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 25