Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 22:4-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Zu, ordea, santutegian bizi zara,Israelen gorespenak hartuz.

5. Gure gurasoak zurekin fidatu ziren;fidatu ziren, eta zuk libratu.

6. Deiadar egin zizuten eta zuk askatu;zurekin fidatu, eta ez zien usteak huts egin.

7. Ni, berriz, har naiz eta ez gizaki,jendeak iraindua, herriak mespretxatua.

8. Ikusten nautenek burla egiten didate,keinuka eta zeinuka.

9. «Jaunarengana jo du; libra dezala, bada!Salba dezala, hainbeste maite badu!»

10. Zuk atera nauzu amaren sabeletik,lasai eduki haren bularrean.

11. Zure esku nago jaiotzatik,zu zaitut Jainko amaren sabeletik.

12. Ez egon niregandik urrun, hurbil baitut arriskua,eta ez dut nork lagundurik.

13. Etsaiek inguratzen naute,zezen-talde handia bailiran,basabere izugarriak bailiran;

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 22