3. Bidal diezazula laguntza bere santutegitik,eutsi zuri Sion menditik!
4. Gogora bitza zure eskaintza guztiaketa onar atseginez zure erre-oparia!
5. Eman diezazula nahi duzuna,bete ditzala zure egitasmo guztiak!
6. Ospatu ahal dezagula poz-oihuz zure garaipena,banderak zabalduz gure Jainkoaren izenean!Bete ditzala Jaunak zure eskari guztiak!
7. Orain bai, badakit:Jaunak garaipena ematen dio berak gantzuturiko erregeari;bere zeru santutik erantzuten dio,bere ahalmen handiaz garaipena ematen.
8. Batzuk bizkor guda-gurdiekin, beste batzuk zaldiekin;gu, berriz, Jaunarekin, geure Jainkoarekin.
9. Haiek okertu, erori egiten dira;guk, berriz, zutik eta sendo irauten.
10. Jauna, emaiozu erregeari garaipena!Erantzun, dei egiten dizugunean!