Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 20:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. Daviden Salmoa.

2. Entzun zaitzala Jaunak arrisku-egunean,jar zaitzala toki seguruan Jakoben Jainkoak!

3. Bidal diezazula laguntza bere santutegitik,eutsi zuri Sion menditik!

4. Gogora bitza zure eskaintza guztiaketa onar atseginez zure erre-oparia!

5. Eman diezazula nahi duzuna,bete ditzala zure egitasmo guztiak!

6. Ospatu ahal dezagula poz-oihuz zure garaipena,banderak zabalduz gure Jainkoaren izenean!Bete ditzala Jaunak zure eskari guztiak!

7. Orain bai, badakit:Jaunak garaipena ematen dio berak gantzuturiko erregeari;bere zeru santutik erantzuten dio,bere ahalmen handiaz garaipena ematen.

8. Batzuk bizkor guda-gurdiekin, beste batzuk zaldiekin;gu, berriz, Jaunarekin, geure Jainkoarekin.

9. Haiek okertu, erori egiten dira;guk, berriz, zutik eta sendo irauten.

10. Jauna, emaiozu erregeari garaipena!Erantzun, dei egiten dizugunean!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 20