Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 18:7-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Larrialdian dei egin nion Jaunari, deiadar ene Jainkoari.Eta aditu zuen bere tenplutik nire oihua,haren belarrietaraino heldu zen nire deiadarra.

8. Ikaratu zen lurra eta dardaratu, mendien oinarriak mugitu,Jainkoaren haserreak baitzituen astindu.

9. Kea zerion sudurretik,su kiskalgarria, ikatz goriak ahotik.

10. Ireki zuen zerua eta jaitsi zen,oinpean hodei-lainoa zekarren.

11. Hegan zihoan hegaldun izakien gainean,haize-hegaletan agertu zen.

12. Gordelekutzat hartu zituen ilunpeak,etxola gisa bere inguruan hodei-laino euritsuak.

13. Haren aurreko distiraz,tximista eta sugarrezko ikatz goribihurtzen ziren hodeiak.

14. Ortzitik trumoia joarazi zuen Jaunak,deiadar egin Goi-goikoak:tximista eta ikatz goriak sugarretan!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 18