Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 18:5-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Herio-lokarriek estutu ninduten,uholde gaiztoek ikaratu;

6. Herio Leizeko lokarriek ninduten lotu,herio-sareek harrapatu.

7. Larrialdian dei egin nion Jaunari, deiadar ene Jainkoari.Eta aditu zuen bere tenplutik nire oihua,haren belarrietaraino heldu zen nire deiadarra.

8. Ikaratu zen lurra eta dardaratu, mendien oinarriak mugitu,Jainkoaren haserreak baitzituen astindu.

9. Kea zerion sudurretik,su kiskalgarria, ikatz goriak ahotik.

10. Ireki zuen zerua eta jaitsi zen,oinpean hodei-lainoa zekarren.

11. Hegan zihoan hegaldun izakien gainean,haize-hegaletan agertu zen.

12. Gordelekutzat hartu zituen ilunpeak,etxola gisa bere inguruan hodei-laino euritsuak.

13. Haren aurreko distiraz,tximista eta sugarrezko ikatz goribihurtzen ziren hodeiak.

14. Ortzitik trumoia joarazi zuen Jaunak,deiadar egin Goi-goikoak:tximista eta ikatz goriak sugarretan!

15. Geziak jaurtiz sakabanatu zituen,tximista eginez ihes eragin.

16. Itsas hondoa agertu zen,lurraren oinarriak agerian jarriJaunaren orroaz, haren haserre-ziztuaz.

17. Goitik eskua luzatuz hartu nindueneta uholdetik atera.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 18