Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 18:40-51 Elizen Arteko Biblia (EAB)

40. Indarrez jantzi ninduzun gudurako,menpean jarri zenizkidan arerioak.

41. Nire etsaiak ihesi jarri zenituen,gorroto nindutenak hondatu nituen.

42. Deiadar egin zuten, baina inork salbatu ez;Jaunarengana jo, baina hark entzun ez.

43. Haizeak daraman hautsa bezala xehatu nituen,kaleko lokatza bezala oinpean zapaldu.

44. Ene herriaren liskarretatik atera ninduzun,atzerritarren buruzagi izendatu.Herri ezezaguna jarri zitzaidan zerbitzari,

45. entzuten zidaten eta esana betetzen,arrotzek lausengatzen ninduten.

46. Atzerritarrak kikildu egin ziren,eta beren gordelekuetatik dardaraka irten.

47. Gora Jauna, bedeinkatua ene harkaitza!Goretsia ene Jainko salbatzailea!

48. Ene Jainko, zuk mendekatu nauzu,herriak menpean jarri dizkidazu.

49. Etsaiengandik libratu nauzu,oldartzen zaizkidanen gainetik jaso,gizon zakarrarengandik askatu.

50. Horregatik, Jauna, atzerritarren artean goresten zaitut,zure omenez kantatzen dut.

51. Garaipen handiak eman dizkio bere erregeari,maitasunez jokatu du bere gantzutuarekin,Davidekin eta beraren ondorengoekin betiko.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 18