Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 18:37-49 Elizen Arteko Biblia (EAB)

37. Bidea zabalagotu didazu eta nire oinak ez dira oztopatu.

38. Etsaiak pertsegitu nituen eta harrapatu,eta ez nintzen itzuli denak suntsitu arte.

39. Desegin nituen, ezin izan ziren berriro jaiki,nire oinazpira erori ziren.

40. Indarrez jantzi ninduzun gudurako,menpean jarri zenizkidan arerioak.

41. Nire etsaiak ihesi jarri zenituen,gorroto nindutenak hondatu nituen.

42. Deiadar egin zuten, baina inork salbatu ez;Jaunarengana jo, baina hark entzun ez.

43. Haizeak daraman hautsa bezala xehatu nituen,kaleko lokatza bezala oinpean zapaldu.

44. Ene herriaren liskarretatik atera ninduzun,atzerritarren buruzagi izendatu.Herri ezezaguna jarri zitzaidan zerbitzari,

45. entzuten zidaten eta esana betetzen,arrotzek lausengatzen ninduten.

46. Atzerritarrak kikildu egin ziren,eta beren gordelekuetatik dardaraka irten.

47. Gora Jauna, bedeinkatua ene harkaitza!Goretsia ene Jainko salbatzailea!

48. Ene Jainko, zuk mendekatu nauzu,herriak menpean jarri dizkidazu.

49. Etsaiengandik libratu nauzu,oldartzen zaizkidanen gainetik jaso,gizon zakarrarengandik askatu.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 18