Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 18:30-42 Elizen Arteko Biblia (EAB)

30. Zure laguntzaz ihes eragiten diot gudari-taldeari,zurekin, ene Jainko, harresiak igarotzen gainetik.

31. Jainkoaren bidea on-ona, Jaunaren hitza sinesgarria.Bera da harengana jotzen dutenen babesa.

32. Nor Jainko, Jauna izan ezik?Nor harkaitz babesle, gure Jainkoa izan ezik?

33. Jainkoak indarrez janzten nau, bide zuzenetik ibilarazten.

34. Oreinarenak bezain arin dizkit oinak egin,eta neure tontorretan sendo nau ezarri.

35. Trebatzen dizkit eskuak gudurako,eta besoak brontzezko uztaia tenkatzeko.

36. Babeskiak bezala gorde nauzu eta salbatu,zure eskuak eutsi dit; erantzun didazu eta indartsu egin.

37. Bidea zabalagotu didazu eta nire oinak ez dira oztopatu.

38. Etsaiak pertsegitu nituen eta harrapatu,eta ez nintzen itzuli denak suntsitu arte.

39. Desegin nituen, ezin izan ziren berriro jaiki,nire oinazpira erori ziren.

40. Indarrez jantzi ninduzun gudurako,menpean jarri zenizkidan arerioak.

41. Nire etsaiak ihesi jarri zenituen,gorroto nindutenak hondatu nituen.

42. Deiadar egin zuten, baina inork salbatu ez;Jaunarengana jo, baina hark entzun ez.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 18