Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 18:3-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Jauna da nire haitza, nire geriza, bera nire askatzailea;ene Jainko, nire harkaitz babesgarria,nire babeski eta indar salbatzailea, nire gotorlekua.

4. Goretsia zu! Dei egin nion Jaunari,eta etsaiengandik salbatu ninduen.

5. Herio-lokarriek estutu ninduten,uholde gaiztoek ikaratu;

6. Herio Leizeko lokarriek ninduten lotu,herio-sareek harrapatu.

7. Larrialdian dei egin nion Jaunari, deiadar ene Jainkoari.Eta aditu zuen bere tenplutik nire oihua,haren belarrietaraino heldu zen nire deiadarra.

8. Ikaratu zen lurra eta dardaratu, mendien oinarriak mugitu,Jainkoaren haserreak baitzituen astindu.

9. Kea zerion sudurretik,su kiskalgarria, ikatz goriak ahotik.

10. Ireki zuen zerua eta jaitsi zen,oinpean hodei-lainoa zekarren.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 18