Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 18:23-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Haren aginduak oro aurrean izan ditut beti,ez naiz saihestu haren arauetatik.

24. Haren aurrean zintzo izan naiz,ez dut batere bekaturik egin.

25. Neure zuzentasunaren ordaina eman dit Jaunak,beraren begietan garbi jokatu dut eta.

26. Leialarentzat leial zara, zintzoarentzat zintzo,

27. asmo garbikoarentzat garbi, asmo txarrekoarentzat zorrotz.

28. Zuk duzu herri zapaldua salbatzeneta harroputzen handikeria makurrarazten.

29. Zuk egiten didazu argi, zuk, Jauna, ene argi-zuzi horrek;ene Jainko, zuk argitzen duzu nire ilunpea.

30. Zure laguntzaz ihes eragiten diot gudari-taldeari,zurekin, ene Jainko, harresiak igarotzen gainetik.

31. Jainkoaren bidea on-ona, Jaunaren hitza sinesgarria.Bera da harengana jotzen dutenen babesa.

32. Nor Jainko, Jauna izan ezik?Nor harkaitz babesle, gure Jainkoa izan ezik?

33. Jainkoak indarrez janzten nau, bide zuzenetik ibilarazten.

34. Oreinarenak bezain arin dizkit oinak egin,eta neure tontorretan sendo nau ezarri.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 18