Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 18:12-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Gordelekutzat hartu zituen ilunpeak,etxola gisa bere inguruan hodei-laino euritsuak.

13. Haren aurreko distiraz,tximista eta sugarrezko ikatz goribihurtzen ziren hodeiak.

14. Ortzitik trumoia joarazi zuen Jaunak,deiadar egin Goi-goikoak:tximista eta ikatz goriak sugarretan!

15. Geziak jaurtiz sakabanatu zituen,tximista eginez ihes eragin.

16. Itsas hondoa agertu zen,lurraren oinarriak agerian jarriJaunaren orroaz, haren haserre-ziztuaz.

17. Goitik eskua luzatuz hartu nindueneta uholdetik atera.

18. Etsai indartsuagandik salbatu ninduen,ni baino indartsuago ziren arerioengandik.

19. Lur joa nengoenean eraso zidaten,baina Jauna izan nuen euskarri.

20. Zabaldira atera ninduen, maite nauelako libratu.

21. Neure zuzentasunaren ordaina eman dit Jaunak,neure jokabide garbiaren saria.

22. Jaunaren bideari jarraitu baitiot,ez naiz Jainkoarengandik urrundu.

23. Haren aginduak oro aurrean izan ditut beti,ez naiz saihestu haren arauetatik.

24. Haren aurrean zintzo izan naiz,ez dut batere bekaturik egin.

25. Neure zuzentasunaren ordaina eman dit Jaunak,beraren begietan garbi jokatu dut eta.

26. Leialarentzat leial zara, zintzoarentzat zintzo,

27. asmo garbikoarentzat garbi, asmo txarrekoarentzat zorrotz.

28. Zuk duzu herri zapaldua salbatzeneta harroputzen handikeria makurrarazten.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 18