Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 18:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. David Jaunaren zerbitzariarena. Jaunak bere etsai guztietatik eta Saulen eskuetatik askatu zuenean, gorazarre hau kantatu zion Davidek.

2. Maite zaitut, Jauna, nire indar!

3. Jauna da nire haitza, nire geriza, bera nire askatzailea;ene Jainko, nire harkaitz babesgarria,nire babeski eta indar salbatzailea, nire gotorlekua.

4. Goretsia zu! Dei egin nion Jaunari,eta etsaiengandik salbatu ninduen.

5. Herio-lokarriek estutu ninduten,uholde gaiztoek ikaratu;

6. Herio Leizeko lokarriek ninduten lotu,herio-sareek harrapatu.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 18