Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 149:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Aleluia! Gora Jauna!Kanta Jaunari kantu berria,goretsazue fededunen batzarrean!

2. Poz bedi Israel bere Egileaz,alaitu siondarrak beren Erregeaz.

3. Gorets bezate haren izena dantzan eginez,danbolina eta zitara berarentzat joz.

4. Jaunak bere herria maite baitu,umilak garaipenez jantziko ditu.

5. Alai bitez fededunak beren Jainko ospetsuaz,egin bezate poz-oihu beren etzalekuetan.

6. Izan bezate Jainkoaren gorapena ahoan,aho biko ezpata ere bai eskuan:

7. beste nazioei mendeku egineta jentil-herriak zigortzeko,

8. haien erregeak katez eta handikiak girgiluz lotzeko.

9. Jainkoak idatziriko epaia betetzeaohoragarri da haren fededun guztientzat!Aleluia! Gora Jauna!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 149