Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 147:13-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Zure ate-morroiloak sendotu baititueta seme-alabak zure baitan bedeinkatu.

14. Zeure lurraldera bakea ekarri dizu,garirik onenaz asetzen zaitu.

15. Hark bere hitza lurrera bidalieta arin lehiatzen da bere helburura.

16. Artilea bezala erorarazten du elurra,hautsa bezala zabaltzen antzigarra.

17. Ogi-apurrak bailiran botatzen du izotza;nork jasan haren hotza?

18. Hark agindu eta urtu egiten da izotza,haizeari joarazi eta isurian doaz urak.

19. Bere hitza iragartzen dio Jakoben herriari,bere erabaki eta legeak Israeli.

20. Beste herriei ez die horrelakorik egin,bere erabakirik ez die ezagutarazi.Aleluia! Gora Jauna!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 147