3. Ez izan konfiantzarik handikiengan,salbatzeko gauza ez diren gizakiengan:
4. azken arnasa emanik, hauts bihurtzen dira,eta akabo orduan haien egitasmoak.
5. Zorionekoa Jakoben Jainkoa lagun duena,bere Jainko Jauna itxaropen duena!
6. Jaunak egin ditu zeru-lurrak eta itsasoa,eta horietan dagoen guztia;beti eusten dio bere hitzari.
7. Zapalduen eskubideak defendatzen ditu,gose direnei ogia ematen.Jaunak askatzen ditu presoak,
8. Jaunak zabaltzen itsuen begiak,Jaunak altxatzen lur jota daudenak.Jaunak maitatzen zintzoak,