Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 146:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Aleluia! Gora Jauna!Gorets beza ene arimak Jauna!

2. Goretsiko dut Jauna bizi naizen artean,soinua joko neure Jainkoari naizen artean.

3. Ez izan konfiantzarik handikiengan,salbatzeko gauza ez diren gizakiengan:

4. azken arnasa emanik, hauts bihurtzen dira,eta akabo orduan haien egitasmoak.

5. Zorionekoa Jakoben Jainkoa lagun duena,bere Jainko Jauna itxaropen duena!

6. Jaunak egin ditu zeru-lurrak eta itsasoa,eta horietan dagoen guztia;beti eusten dio bere hitzari.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 146