Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 141:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Daviden salmoa.Jauna, deika naukazu, zatozkit bizkor!Entzun nire ahotsa, nik dei egitean.

2. Nire otoitza izan bedi zure aurrean intsentsua bezala,nire esku altxatuak arrats-oparia bezala.

3. Ipini, Jauna, jagolea nire ahoari,zaindu nire ezpainetako atea.

4. Ez utzi nire bihotzari sineste okerretara jotzen,ez utzi niri txarkerietan gaiztoen lagun izaten:ez nadila gaizkileekin banketeetan partaide izan.

5. Zigor nazala Jainko zuzenak, zentzarazi Jainko onberak,baina ez dezala nire buruak gaiztoen olioz distira egin.Otoitzean iraungo dut nik, haien ohitura okerren kontra.

6. Epaile duten Harkaitzaren kontra amildu dira,atsegin hartu baitzuten niri entzutean:

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 141