Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 139:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. Davidena.Jauna, zuk ikertzen nauzu eta ezagutzen:

2. badakizu noiz esertzen naizen eta noiz jaikitzen.Urrutitik sumatzen dituzu nire burutapenak.

3. Ohartzen zara noiz nabilen eta noiz nagoen geldi.Zehatz dakizu nire pauso guztien berri.

4. Oraindik ez dut hitza mihianeta zuk, Jauna, badakizu esango dudana.

5. Atze eta aurre, estu bildua naukazu,zeure eskua nire gain ezarrita.

6. Miragarria zure ezagutza, nitaz gaindikoa,nik atzemateko garaiegia.

7. Nora joan zure espiritutik urruti?Nora ihes egin zure aurretik?

8. Zerura igota ere, zu hantxe!Hildakoen Egoitzara jaitsita ere, zu bertan!

9. Nahiz argiaren sorlekurantz hegaldatu,nahiz mendebaldeko itsas mugetan kokatu,

10. han ere zure ezkerra gainean izango dut,zure eskuinak helduko dit.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 139