Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 130:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Erromes-kanta.Barru-barrutik egiten dizut dei, Jauna:

2. Entzun, Jauna, nire mintzoa!Beude erne zure belarriak nire erregu-oihura.

3. Erruak kontuan badituzu, Jauna,oi Jauna, nork iraun bizirik?

4. Baina zuri barkamena dagokizueta, barkatuz, zeureganako begirunea pizten diguzu.

5. Jaunaren zain nago, zain bihotz-bihotzez,haren erantzuna dut itxaro.

6. Jaunaren esperoan nago,gau osoan esna, goiza arte beilari.

7. Izan beza Israelek itxaropen Jaunarengan,Jaunarena baita maitasuna, Jaunarena askapen betea.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 130