Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 122:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Erromes-kanta. Davidena.Hura poza nirea, esan zidatenean: «Goazen Jaunaren etxera!»

2. Hona orain nire oinak geldi zure ateetan, Jerusalem!

3. Jerusalem, Jainkoak eraikitako hiria,den-dena tinko bildua!

4. Horra igo behar dute leinuek, Jaunaren leinuek,Israelen lege denez, Jaunaren izena gorestera;

5. hortxe esertzen baitira erregeak,Daviden jauregian, justizia egitera.

6. Opa biezaiote bakea Jerusalemi:«Lasai bizi bitez maite zaituztenak!

7. Bakea izan bedi zure harresi barruan, lasaitasuna jauregietan!»

8. Neure senide eta lagunen izenean ere,hauxe diot gartsuki: «Bakea zurekin!»

9. Jaunaren, gure Jainkoaren, etxearengatik,zoriona eskatzen dut zuretzat.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 122