Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 12:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. Zortzi hariko musika-tresnaz. Daviden salmoa.

2. Salba gaitzazu, Jauna!Bukatu dira fededunak, galdu da leialtasuna gizartean!

3. Faltsukeriaz hitz egiten diote elkarri,ezpainez lausengari, bihotzez maltzur.

4. Ebaki beza Jaunak ezpain lausengari oro,handikeriaz mintzo diren mihiak.

5. Honela baitiote: «Mihiak egiten gaitu indartsu;geure ezpainez baliatzen garelarik, nor nagusitu guri?»

6. Baina Jaunak dio: «Errukarriak zapaltzen dituztelako,behartsuak intzirika ari direlako,oraintxe jaikiko naiz eta salbatuko dut hasperenka ari dena».

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 12