Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 119:86-93 Elizen Arteko Biblia (EAB)

86. Fidagarriak dira zure agindu guztiak;maltzurkeriaz pertsegitzen naute: zatozkit laguntzera!

87. Ia garbitu ninduten lurretik;baina nik ez nituen zure legeak bazter utzi.

88. Babestu nire bizia zeure maitasunez!Beteko ditut zuk emaniko xedapenak.

89. Zure hitza, Jauna, betierekoa da,zerua baino iraunkorragoa!

90. Zure leialtasunak belaunez belaun dirau,zeuk finkatu duzun lurrak baino areago!

91. Gaurdaino diraute zure erabakiz,gauza guztiak menpeko baitituzu.

92. Zure irakaspena izan ez banu gozamen,honezkero galdua nintzatekeen atsekabez.

93. Ez ditut, ez, zure legeak sekula ahaztuko,horien bidez bainauzu biziarazten.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 119