Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 119:81-90 Elizen Arteko Biblia (EAB)

81. Urtzen daukat barrena zure salbazioaren irrikaz,zure hitzaren zain nago;

82. begiak erreak ditut zuk hitzemanaren zain:noiz kontsolatuko nauzu?

83. Larru zahar zimurra bezala nago;ez ditut, ordea, zure arauak ahaztu.

84. Zenbat egunez bizi naiteke oraindik?Noiz zigortuko dituzu nire pertsegitzaileak?

85. Harroputzek zuloak egin dizkidate bidean,zure legea aintzat hartu gabe.

86. Fidagarriak dira zure agindu guztiak;maltzurkeriaz pertsegitzen naute: zatozkit laguntzera!

87. Ia garbitu ninduten lurretik;baina nik ez nituen zure legeak bazter utzi.

88. Babestu nire bizia zeure maitasunez!Beteko ditut zuk emaniko xedapenak.

89. Zure hitza, Jauna, betierekoa da,zerua baino iraunkorragoa!

90. Zure leialtasunak belaunez belaun dirau,zeuk finkatu duzun lurrak baino areago!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 119