Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 119:8-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Zure arauak nahi ditut gorde: ez nazazu inoiz eskutik utz!

9. Nola gorde dezake gazteak bere burua garbi?Bere bizimodua zure hitzera egokituz.

10. Bihotz-bihotzez nabilkizu bila:ez utzi ni zure aginduetatik saihesten.

11. Gogoan jasotzen dut zuk hitzemana,zure aurka bekatu ez egiteko.

12. Bedeinkatua zu, Jauna! Irakats niri zeure arauak.

13. Neure ahotsez iragartzen ditut zuk emaniko erabaki guztiak.

14. Zure xedapenei jarraitzea niretzat pozgarriagoaberastasun handienak baino.

15. Zure legeak nahi ditut hausnartu, zure bideak begi aurrean eduki.

16. Zure arauak ditut gozamen: zure hitzak ez ditut ahazten.

17. Egiozu on zeure zerbitzari honi: biziko naizeta zure hitza gordeko dut.

18. Ireki nire begiak, ikus ahal ditzadanzure legearen dohain harrigarriak.

19. Atzerritar naiz munduan: ez ezkutatu niri zeure aginduak!

20. Akiturik ditut barne-indarrak,zure erabakien etengabeko irrikaz.

21. Egin agiraka harroputz madarikatuei,zure aginduetatik aldentzen direnei!

22. Urrundu niregandik iraina eta mespretxua,gordetzen baititut zure xedapenak.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 119