Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 119:71-81 Elizen Arteko Biblia (EAB)

71. Beharrezkoa nuen atsekabetua izatea, zure arauak ikasteko.

72. Zein ona niretzat zure irakaspena,urre-zilarrezko milaka txanpon baino baliotsuagoa!

73. Zure eskuek egin ninduten eta eratu:emadazu adimena, zure aginduak ikas ditzadan.

74. Poztu egingo dira, ni ikusiz, zure esaneko direnak,zure hitzean jarria dudalako itxaropena.

75. Badakit, Jauna, zuzena zarela zeure erabakietan,leiala zarelako atsekabetu nauzula.

76. Arren, kontsola nazazu zeure maitasunez,zeure zerbitzari honi hitzeman diozunez.

77. Zatozkit zeure gupidaz, biziberri nadin,zure irakaspena baitut gozamen!

78. Geldi bitez lotsaturik engainuz okertu gura nauten harroputzak;nik zure legeak ditut hausnartzen.

79. Betozkit, ordea, zure esaneko direnak,ezagutu ahal ditzaten zure xedapenak.

80. Bego nire gogoa zure arauei erabat emana;ez dut horrela lotsarik izango.

81. Urtzen daukat barrena zure salbazioaren irrikaz,zure hitzaren zain nago;

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 119