Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 119:54-64 Elizen Arteko Biblia (EAB)

54. Nik, ordea, babes ditut zure arauak erbestealdi honetan.

55. Gauez ere, zure izena dut gogoan,Jauna, beila-orduetan, zure irakaspena.

56. Hona niri dagokidana: zure legeak betetzea.

57. Jauna, ene ondasun bakar,erabakia dut zure hitzak gordetzea.

58. Bihotz-bihotzez bilatzen dut zure mesedea:erruki nitaz, hitzemana duzunez!

59. Aztertu dut neure jokabidea,eta neure pausoak zure xedapenetara nahi ditut bideratu.

60. Gogotik lehiatzen naiz, zabarkeriarik gabe,zure aginduak gordetzen.

61. Gaiztoek lakioz inguratu nauten arren,ez dut zure irakaspena ahaztu.

62. Gauerdian jaikitzen naiz zu gorestera,zure erabakiak zuzenak direlako.

63. Begirune dizuten guztien lagun naiz,zure legeak betetzen dituztenen lagun.

64. Jauna, zure maitasunaz beterik dago mundua!Irakatsi niri zeure arauak!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 119