Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 119:40-55 Elizen Arteko Biblia (EAB)

40. Begira zure legeak nola irrikatzen ditudan:zuzena zara, biziberri nazazu!

41. Atzeman nazala, Jauna, zure onginahiak,zure salbazioak, hitzeman duzunez.

42. Izango dut orduan iraintzaileari zer erantzun,zure hitzaz fidatzen bainaiz.

43. Nire mintzoa izan dadila beti egiazkoa,zure erabakietan baitut itxarobidea.

44. Etengabe jarraituko diot zure legeari, beti eta beti.

45. Bide zabaletik ibiliko naiz, zure legeak aztertzen saiatuz.

46. Zure legeak erregeen aurrean azalduko ditut lotsarik gabe.

47. Zure aginduetan gozatuko naiz, hain maite ditudan aginduetan.

48. Agindu maitagarri horiek ditut besarkatzen,zure arauak darabilzkit gogoan.

49. Gogora ezazu zeure zerbitzari honi emaniko hitza:horixe egin duzu nire itxarobide.

50. Horixe dut kontsolamendu atsekabean,zure promesak bainau biziberritzen.

51. Harroputzek gogor egin didate iseka,baina ni ez naiz zure legetik saihestu.

52. Antzinako zure erabakiak gogoratzean,erabat kontsolatzen naiz, Jauna.

53. Haserre-sutan jartzen naiz gaiztoengatik,zure legea bazter uzten dutenengatik.

54. Nik, ordea, babes ditut zure arauak erbestealdi honetan.

55. Gauez ere, zure izena dut gogoan,Jauna, beila-orduetan, zure irakaspena.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 119