Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 119:34-45 Elizen Arteko Biblia (EAB)

34. Ulertarazi zeure legea, eta gordeko dut,bihotz-bihotzez beteko.

35. Gida nazazu zeure aginduen bidetik, hori baitut atsegin.

36. Makurtu nire gogoa zeure xedapenetaraeta ez beste irabazirik desiratzera.

37. Urrundu nire begiak huskerietatik,emadazu bizia zeure indarrez.

38. Bete zerbitzari honi zeure promesa,begirune dizutenei egina.

39. Baztertu niregandik iraina, beldur baitiot;zure erabakiak bakarrik dira on!

40. Begira zure legeak nola irrikatzen ditudan:zuzena zara, biziberri nazazu!

41. Atzeman nazala, Jauna, zure onginahiak,zure salbazioak, hitzeman duzunez.

42. Izango dut orduan iraintzaileari zer erantzun,zure hitzaz fidatzen bainaiz.

43. Nire mintzoa izan dadila beti egiazkoa,zure erabakietan baitut itxarobidea.

44. Etengabe jarraituko diot zure legeari, beti eta beti.

45. Bide zabaletik ibiliko naiz, zure legeak aztertzen saiatuz.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 119