Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 119:2-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Zorionekoak, haren xedapenak betez,bihotz-bihotzez harengana jotzen dutenak!

3. Bidegabekeriarik egin gabe, haren bideetan dabiltzanak!

4. Jauna, zeure legeak ezarri dituzu, arretaz bete ditzagun.

5. Eman ditzadala urratsak tinko, zure arauak gordetzeko.

6. Orduan, ez naiz lotsa izango, zure agindu guztiei begira.

7. Bihotz zintzoz goretsiko zaitut, zure erabaki zuzenak ikasiz.

8. Zure arauak nahi ditut gorde: ez nazazu inoiz eskutik utz!

9. Nola gorde dezake gazteak bere burua garbi?Bere bizimodua zure hitzera egokituz.

10. Bihotz-bihotzez nabilkizu bila:ez utzi ni zure aginduetatik saihesten.

11. Gogoan jasotzen dut zuk hitzemana,zure aurka bekatu ez egiteko.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 119