Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 119:158-172 Elizen Arteko Biblia (EAB)

158. Desleialak ikusi eta nazka ematen didate:ez dute zuk hitzemana gogoan hartzen.

159. Ikus zein maite ditudan zure legeak!Biziberri nazazu zeure maitasunez!

160. Zure hitzaren funtsa leialtasuna da,zure betiko erabakien muina justizia.

161. Jauntxoek arrazoi gabe pertsegitzen naute,baina zure hitzek bakarrik ikaratzen ni.

162. Pozik nago zuk hitzemanagatik,altxor galanta aurkitu duena baino pozikago.

163. Gorroto eta higuin diot maltzurkeriari,zure irakaspena dut maite.

164. Egunean zazpi aldiz goraipatzen zaitut,zeure erabaki zuzenengatik.

165. Bake-bakean bizi dira zure legea maite dutenak:ez da ezer eroraraz ditzakeenik.

166. Zure salbazioa espero dut, Jauna, eta zure aginduak betetzen.

167. Gogoan hartzen ditut zure xedapenak eta biziki maite.

168. Betetzen ditut zure lege eta xedapenak:begi aurrean dituzu nire ibilbide guztiak.

169. Hel bedi zureganaino, Jauna, nire deiadarra:egin nazazu ulertzeko gai, zeure promesaren arabera!

170. Irits dadila zure aitzinera nire erregua:libra nazazu, zeuk hitzeman bezala!

171. Isur bezate nire ezpainek zure gorespena,zeure arauak irakatsi baitizkidazu.

172. Iragar beza nire mihiak behin eta berriz zure promesa,zuzenak baitira zure agindu guztiak.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 119