Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 119:155-168 Elizen Arteko Biblia (EAB)

155. Urruti dago gaiztoengandik zure salbazioa,ez baitute jotzen zure arauetara.

156. Neurrigabe zara bihozbera, Jauna:biziberri nazazu, zeure erabakien arabera!

157. Asko dira pertsegitzen nauten etsaiak;ez naiz, hala ere, zure xedapenetatik okertzen.

158. Desleialak ikusi eta nazka ematen didate:ez dute zuk hitzemana gogoan hartzen.

159. Ikus zein maite ditudan zure legeak!Biziberri nazazu zeure maitasunez!

160. Zure hitzaren funtsa leialtasuna da,zure betiko erabakien muina justizia.

161. Jauntxoek arrazoi gabe pertsegitzen naute,baina zure hitzek bakarrik ikaratzen ni.

162. Pozik nago zuk hitzemanagatik,altxor galanta aurkitu duena baino pozikago.

163. Gorroto eta higuin diot maltzurkeriari,zure irakaspena dut maite.

164. Egunean zazpi aldiz goraipatzen zaitut,zeure erabaki zuzenengatik.

165. Bake-bakean bizi dira zure legea maite dutenak:ez da ezer eroraraz ditzakeenik.

166. Zure salbazioa espero dut, Jauna, eta zure aginduak betetzen.

167. Gogoan hartzen ditut zure xedapenak eta biziki maite.

168. Betetzen ditut zure lege eta xedapenak:begi aurrean dituzu nire ibilbide guztiak.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 119