Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 119:139-155 Elizen Arteko Biblia (EAB)

139. Maitasun-garrak erretzen nau,nire etsaiak zure hitzaz ahazten direlako.

140. Ongi egiaztatua da zuk hitzemana;maite du, bai, zure zerbitzari honek.

141. Txikia naizen arren eta mespretxatua,ez ditut zure legeak ahazten.

142. Zure justizia behin betiko justizia da,zure irakaspena fidagarria.

143. Larriak eta zoritxarrak jota nagoelarik ere,gozamen ditut zure aginduak.

144. Zure xedapenak behin betiko zuzenak:ulertarazi haiek niri eta biziko naiz.

145. Bihotz-bihotzez egiten dizut dei:erantzun, Jauna, eta gordeko ditut zure arauak.

146. Dei degizut: salba nazazu,eta beteko ditut zure xedapenak.

147. Eguna argitu baino lehen, deiadar degizut laguntza eske:zure promesetan dut itxaropen!

148. Gau-beilan zuregana zuzentzen ditut begiak,zuk hitzemana hausnartuz.

149. Entzun nire ahotsa zeure maitasunez!Jauna, biziberri nazazu, erabaki duzun bezala!

150. Asmo txarrez pertsegitzen nautenak hurbiltzen ari zaizkit,urrun dira zure legetik.

151. Baina hurbil, zu zaitut nik, Jauna;zure agindu guztiak fidagarriak dira.

152. Aspalditik ezagutzen ditut zure xedapenak,betidanik baitituzu ezarriak.

153. Begira nire atsekabeari eta libra nazazu,ez baitut zure irakaspena ahaztu.

154. Defendatu nire auzia eta aska nazazu,babestu nire bizia, zeuk hitzemanaren arabera!

155. Urruti dago gaiztoengandik zure salbazioa,ez baitute jotzen zure arauetara.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 119