Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 119:121-132 Elizen Arteko Biblia (EAB)

121. Zuzenbidez eta justiziaz jokatu dut:ez utzi ni zapaltzaileen esku.

122. Segurtatu onbidean zeure zerbitzari hau,ez nazaten harroputzek zapal.

123. Erreak ditut begiak zure salbazioaren zain,zuk hitzemaniko justiziaren zain.

124. Jokatu zeure zerbitzari honekin, zure maitasunari dagokionez:irakatsi niri zeure arauak!

125. Zeure zerbitzari nauzu: emadazu adimena,zure xedapenak ezagut ditzadan.

126. Ekin, Jauna, ordua da: zure legea hautsi egin dute!

127. Nik, ordea, maite ditut zure aginduak,urrerik finena baino maiteago.

128. Zuzen-zuzenak iruditzen zaizkit zure xedapen guztiak,eta gorroto diot jokabide maltzur orori.

129. Harrigarriak dira zure xedapenak!Horregatik ditut gogoan gordetzen.

130. Azaldu zeure hitz argigarriak, eman ulermena heldugabeei.

131. Aho zabalik nago desiraz, zure aginduen irrika biziz.

132. Itzul niregana eta erruki zakizkit,zure izena maite dutenekin ohi duzun bezala.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 119