Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 118:10-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Jentil-herriek inguratu ninduten:Jaunari esker erabat suntsitu nituen.

11. Inguratu ninduten, inguratu:Jaunari esker erabat suntsitu nituen.

12. Liztorrek bezala inguratu ninduten,sua sastrakan bezala zirtaka:Jaunari esker suntsitu nituen.

13. Gogor bultzatu ninduten botatzeko,baina Jaunak lagun egin zidan.

14. Jauna dut indar eta babes, bera salbatzaile.

15. Poz- eta garaipen-oihuak dira zintzoen etxoletan:«Jaunaren eskua garaile,

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 118