Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 115:7-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. eskuak bai, eta ukitzen ez; oinak bai, eta ibiltzen ez;eztarrian hotsik atera ezin.

8. Antzeko bihur bitez beraien egileaketa beraietan konfiantza dutenak!

9. Israeldarrok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!

10. Aarondar apaizok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!

11. Jaunari begirune diozuenok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!

12. Oroit bedi gutaz Jauna, bedeinka gaitzala:bedeinka ditzala israeldarrak, bedeinka aarondar apaizak,

13. bedeinka berari begirune diotenak, txiki eta handi.

14. Ugal zaitzatela Jaunak, zuek eta zuen seme-alabak.

15. Bedeinka zaitzatela Jaunak, zeru-lurren egileak.

16. Zerua Jaunarena da; lurra, berriz, gizakien esku utzi du.

17. Jauna ez dute hildakoek goresten,herio-isilpera jaitsi direnek.

18. Guk goresten dugu Jauna, orain eta beti.Aleluia! Gora Jauna!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 115